XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi arrisku hauek aldendu nahi ditu, kapitalismoarena eta pertsonaren gizatasuna ito lezaken giroa, baina egia esan, erabakitako aukera ez da kapitalismoaren aurka borrokatzeko egokiena.

Hitz gutxitan gizon baten lanak ezin genitzake agertarazi, beraz lerro labur hauetan hutsunerik aurkituko duzute.

Lehen aipatu dudanez, elkarteak erabat mespreziatzen zituenik ezin froga genezake.

Askatasuna mugatzen duen guztia zaio gogaitugarri.

Elkarte danak ez dira kaltekorrak, bai bait dira askatasuna gogoan hartzen dutenak.

Kapitalista sistemari buruz, produzioa langileen eskuetara alda erazi bitarteko onik ez du izango.

Langile guztiak behar lukete bere lana egoki gerta erazteko hainbat kapital eta diru laguntza.

Interes txikiekin kreditoak ugari zitezen ere arduratu zen Proudhon.

Begi aurrean dadukan errealidadeaz oroitzen da, eta batipat nekazariak ditu gogoan.

Jauntxo batzuek lurralde zabalen jabe direnez gero ezeren probetxurik gabe daduzkate ondasun horiek guztiak.

Horregatik lurrak dituenak landu ditzala dio, horretara behartu lezaken legeren bat lenbaitlehen argitaratzea eskatzen.

Lanaren prozesoak pertsona menperatzen duela dakus, pertsonaren egitekoa mugatzen duela.

Pertsonaren osagarri gertatu beharrean bere etsai amorratu bihurtzen da sistema.

Horregatik gizartea ez du politikari begira loturik egon behar, lanaren antolaketari baizik.

Lanak pertsona menpera ez dezan eran antolatu eta eratuz gero, gainontzekoa berez bere onera etorriko da.

Lanak ba du berekin balore eta meriturik, eta langilea neurri horren arauan saritu behar da.

Ezin daiteke, beraz, saririk berdindu, diferenteak bait dira bakoitzak egindako lanak.